Gizarte arloan lan egiten duten eragileei zuzendutako dirulaguntza deialdia argitaratu du Orioko Udalak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 29a, 10:56

Eragileek dirulaguntza eskaerak hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte Orioko udaletxean.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitarartu dituzte Orioko Udalak Gizarte-zerbitzuen arloan lan egiten duten entitateei edota erakundeei dirulaguntzak emateko zehaztu dituen oinarriak. Horren arabera, Orion eta eskualdean lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza horiek,  partaidetza bultzatzea, gizarte-laneko boluntarioak promozionatzea, biztanleen arteko solidaritatea bultzatzea eta integrazio eta gizarteratze arazoak dituzten pertsonengan arreta jartzea helburu dutenek, hain zuzen ere. Hala, eragileek eskaerak hilabeteko epean aurkeztu behar dituzte Orioko udaletxean. 

Deialdiaren inguruko xehetasun gehiago eta eskaera orria hemen. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!