Ziklomotoreen azterketa teknikoa egiteko aukera izango da uztailaren 7an eta 21ean

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 3a, 11:00

08:30etik 14:30era egingo dituzte azterketak, Ikastolaren ondoko plazan. Txanda hartu behar da aldez aurretik.

Orioko Udalak jakitera eman duenez, uztailaren 7an eta 21ean ziklomotoreei (50 z.k. baino gutxiago dituen eta 45 k/o abiadura gainditzen ez duten bi gurpileko ibilgailuak) azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Ikastolaren ondoko plazan. Interesatuek, 08:30etik 14:30era pasatu beharko dute ibilgailuaren azterketa. Horretarako, nahitaezkoa izango da aurretik txanda hartzea 943626300 telefono zenbakira deituta. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!