Galiziako uretan dira oriotarrak, ligako lehen jardunaldirako prestatzen

Karkara 2021ko uzt. 3a, 11:34
(Argazkiak: TKE)

Egun berezia da gaurkoa arraunzaleentzat, arratsaldean abiatuko baitira 2021eko Eusko Label eta Euskotren ligak Coruñan (Galizia). Atzo jada han entrenatu zuten OAEko traineru nagusiek, TKEk sareetan zabaldutako argazkietan ikus daitekeenez.

Iaz bezala, aurten ere atal berezia sortu du KARKARAk webgunean, arraunarekin lotutako albiste, argazki, bideo eta erreportajeak bertan jasotzeko. Egutegia eta arraunlarien fitxak ere bertan ikus daitezke. Hau da atala: ARRAUNEKO ATAL BEREZIA.

Ligako lehen jardunaldiari dagokionez, 17:40ean hasiko dute lehia emakumezkoek, eta 18:00etan, berriz, gizonezkoek. Hemen egutegi osoa.

Iñaki Arrillagaren bost lamina zozkatuko ditu KARKARAk

Uztaileko aldizkariarekin batera arraun poster berezia jaso dute herritarrek, eta orain, irudi berarekin egindako bost lamina zozkatuko ditu KARKARAk, marko eta guzti, bazkideen artean. Zozketan parte hartu ahal izateko, bazkideek datu pertsonalak bidali beharko dituzte karkara@karkara.eus posta elektronikora, uztailaren 23a baino lehen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!