Iceland Extreme Triathlon lasterketa irabazi du Joseba Britek

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 12a, 16:17

Sei ordu eta berrogeita bat minutu behar izan zituen Britek Islandian muturreko baldintzekin egiten den triatloiaren ibilbidea osatzeko. Igerian bi kilometro, bizikletaz 100 eta korrika 21 egin behar izan zituzten parte hartzaileek, baldintza oso gogorretan.

Joseba Britek Iceland Extreme Triathlon lehiaketa irabazi du asteburuan. Bideoan ikus daitekeen modura, aurrena izan zen helmuga zeharkatzen, sei ordutik gorako lanaren ostean. 14 minutuko aldea atera zion bigarren sailkatuari, eta pozik agertu da, azken hilabeteetan gogor entrenatu ondoren, lasterketan gauzak ondo atera zitzaizkiolako.

KARKARAk datozen egunetan plazaratuko du Briten lorpenari buruzko artikulu osatuagoa.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!