Realaren partidak ikustera joateko autobusa antolatu dute herrian

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 15a, 11:00

Hogeita zortzi lagunentzako tokia egongo da futbol partidak ikustera joateko erabiliko duten autobus txikian.

Gero eta gutxiago falta da futbol denboraldi berrirako, eta herriko realzaleak mugitzen hasi dira. Izan ere, Imanol Alguacilen Realak Donostian jokatuko dituen partidak ikustera joateko autobusa nahi dute jarri.

Antolatzaileek azaldu dutenez, gehienez 28 lagunentzako tokia izango da joan-etorriak egiteko erabiliko den autobus txikian. Interesatuek Uranga burdindegira jo behar dute izena ematera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!