Jon Lertxundi 'Txato' bigarren izan da Orion jokatutako Euskal Herriko Dardo Kopan

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 19a, 10:30

Larunbatean, Aurrera tabernan jokatu zuten txapelketa amateur mailako jokalariek, eta 'Txato'-k zilarrezko domina lortu zuen.

Uztailaren 18an, larunbatarekin, amateur mailako Euskal Herriko Dardo Kopa jokatu zuten Aurrera tabernan. Hego eta Ipar Euskal Herriko jokalari onenak izan ziren lehian, 32 guztira, eta lau kanporaketetan aurrera egin ostean, Jon Lertxundi Txato finalerako sailkatu zen. Azken txandan, ez zuen Bergarako Maykon lehiakideari gailentzerik izan, bien arteko lehia estua izan arren. 2-1 emaitzarekin galdu zuen finala Txatok.

"Zilarrezko domina hau Aurrera tabernako taldekideei eskaini nahi diet; bereziki, duela gutxi utzi gaituen Joxe Manuel Ikutzari", adierazi zuen txapelketako bigarrenak lehia bukatu ondoren.

Antolakuntzak azaldu duenez, uda garaian atsedenaldia hartuko dute jokalariek, baina dagoeneko, negua iritsi zain daude txapelketa berriak noiz hasiko.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!