Oriotik pasatu da Sareren 'Ibilian-ibilian etxerako bidean' egitasmoa

Julen Imaz - IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 24a, 14:59

Goizeko 9:00ak aldera abiatu dira Zumaian, eta Oriotik igaro ondoren, Donostian amaitu dute etapa.

Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesuan bultzada emateko helburuarekin, gaur abiatu da Zumaiatik Sarek antolatutako 'Ibilian-ibilian etxerako bidean' egitasmoaren hirugarren etapa, eta 10:30ak aldera pasatu da Oriotik. Hemendik Usurbil aldera jarraitu dute, eta Donostian amaitu da martxa.

Hala ere, gaurkoa ez da Sarek antolatutako ekimen bakarra izango. Uztailaren 31n, esaterako, errepidez eta itsasoz eskualdea elkartuko duen 'Ibilian-Ibilian' ekimena egingo da, eta abuztuaren 1ean, Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak egingo dituzte. Antolatzaileek ekitaldietan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!