Gure Zirkuak beste hogei emanaldi eskainiko ditu abuztuan

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 26a, 11:30

Uztail hasieran muntatu zuten karpa Muntoaren ondoko berdegunean. Uztailerako hamalau saio iragarri zituzten, eta orain jakinarazi dute abuztuan ere bizi-bizia izango dela Gure Zirkuko martxa.

Aurten ere Orion dira Gure Zirkuko kideak, hirugarren urtez jarraian. Hilabete hasieran ekin zioten Muntoaren ondoko berdegunean karpa muntatzeari, eta uztailaren 16an hasi ziren emanaldiak eskaintzen. Guztira hamalau saio izango dira abuztuaren 1era bitartean, baina horren ostean, ez dira geldirik geratuko.

Gure Zirkuak jakinarazi du beste hogei emanaldi izango direla Orion abuztuan. Abuztuaren 5ean hasita, lau astez, ostegunetik igandera bitartean gozatu ahal izango da ikuskizunaz. Sarrerak salgai daude jada gurezirkua.eus atarian.

Gure Zirkuaren abuztuko emanaldiak

  • Abuztuak 5, osteguna. 19:30ean
  • Abuztuak 6, ostirala. 19:30ean
  • Abuztuak 7, larunbata. 19:30ean
  • Abuztuak 8, igandea. 12:00etan eta 19:30ean
  • Abuztuak 12, osteguna. 19:30ean
  • Abuztuak 13, ostirala.19:30ean
  • Abuztuak 14, larunbata. 19:30ean
  • Abuztuak 15, igandea. 12:00etan eta 19:30ean
  • Abuztuak 19, osteguna. 19:30ean
  • Abuztuak 20, ostirala. 19:30ean
  • Abuztuak 21, larunbata. 19:30ean
  • Abuztuak 22, igandea. 12:00etan eta 19:30ean
  • Abuztuak 26, osteguna. 19:30ean
  • Abuztuak 27, ostirala. 19:30ean
  • Abuztuak 28, larunbata. 19:30ean
  • Abuztuak 29, igandea. 12:00etan eta 19:30ean

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!