Asteburuko arraun hitzorduak

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 31a, 09:00
Oriotarrak, Sestaoko estropadan

Euskotren eta Eusko Label ligetako bina jardunaldi jokatuko dituzte gaur eta bihar Orio-Orialkiko traineruek. KAE1 ligan, berriz, atsedena izango dute asteburu honetan. Gaurko hitzordua 17:55ean hasiko da, Euskotren ligako Bilboko III. Banderarekin. 

Orio-Orialkiko neska-mutilek lehia estuak izango dituzte aurretik asteburu honetan ere. Euskotren eta Eusko Label ligetako jardunaldiak dituzte gaur Bilbon eta bihar Santurtzin, eta atseden hartuko dute, berriz, KAE1eko mutilek.

Aurreneko hitzordua gaur 17:55ean izango da. Bilboko III. Bandera jokatuko dute Euskotren ligan. Berdinduta daude sailkapen orokorrean Donostia Arraun Lagunak eta Orio, 25na puntutara, eta estropada garrantzitsua izango da, beraz, gaurkoa ere.

Jarraian gizonen txanda iritsiko da, 18:19an. Bilboko XII. Bandera jokatuko dute. Laugarren da sailkapen nagusian Orio, eta goiko partean mantentzeko borrokatuko da.

Bihar, igandea, Bizkaia aldean jarraituko dute lehian, Santurtzin. 11:40an hasiko da emakumezkoen lehia, eta 12:13an, berriz, gizonezkoena.

EZ DUZU EGIN AURTENGO PORRA? EGIN HEMEN eta irabazi bi lagunentzako otordua Xixario erretegian + Koolore surf modako arropak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!