Olidenek ere parte hartuko du Aizarnazabalgo idi demen saioan

Ihintza Elustondo 2021ko abu. 2a, 14:30
2018ko irudi bat.

Lemoizko (Bizkaia) Txinlo, Billelako (Bizkaia) Lopategi eta Orioko Olidenen idi pareak lehiatuko dira gaur, 21:00etatik aurrera, Aizarnazabalgo probalekuan.

Kintopeko idi demen saioa jokatuko dute gaur Aizarnazabalen. Ostiralean eta larunbatean ere jokatu zituzten idi probak, eta biharkoa azken saioa izango da. Lemoizko (Bizkaia) Txinlo, Billelako (Bizkaia) Lopategi eta Orioko Olidenen idi pareak lehiatuko dira, 21:00etatik aurrera, probalekuan. Guztira, hamar partaide izan dira aurtengo idi demetan, eta 1.300 euro, mantak eta garaikurra eskuratuko ditu irabazleak. Saizar txapelketarako puntuagarria izango da Aizarnazabalgo proba.

Egungo osasun neurriak tarteko, edukiera mugatua izango da idi proban. Dena den, sarrerak lekuan bertan erosi beharko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!