Larunbatean 'Jumanji. Siguiente nivel' filma ikusi ahal izango da hondartzan

Dorleta Agiriano Lai 2021ko abu. 5a, 09:00

22:00etan hasiko da proiekzioa. Eguraldi txarra egiten badu, Orioko plazan emango dute filma.

Udalak uda honetarako prestatutako kultur programazioaren barruan, zenbait zine proiekzio izango dira abuztuan ere. Larunbat honetan Jumanji. Siguiente nivel filma emango dute hondartzan, 22:00etan hasita. Euria eginez gero, proiekzioa lekualdatu eta Orioko plazan ikusi ahal izango da gaztelaniazko filma.

Doakoa izango da sarrera, eta udalak jakinarazi duenez, aulkietan eserita egon beharko dira ikusleak.

2019an atera zuten argitara Jumanji. Siguiente nivel. Umorea eta akzioa uztartzen ditu Jake Kasdanek zuzendutako lanak, Jumanji sortak jasotzen dituen gainontzeko filmek bezala.

Abuztuaren 20rako ere antolatu dute zine proiekzio bat hondartzan. Bihurri, jauretxetik kale gorrira animaziozko filma egongo da ikusgai egun horretan, 22:00etatik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!