Orion hiru positibo izan dira azken orduetan, eta Aian bat ere ez

Juan Luis Romatet 2021ko abu. 5a, 14:08

766,47 da Orioren intzidentzia tasa gaur gaurkoz. 45 kasu positibo izan dira eskualdean, bezperan baino zertxobait gutxiago.

Koronabirusaren goitibehera honetan, kasu positiboek beherantz egin dute azken orduetan. Osasun Sailak emandako datuen arabera, hiru positibo izan dira Orion azken orduetan, eta tasa 766,47an kokatu da. Aian, aldiz, ez dute positiborik detektatu.

Eskualdeari dagokionez, 41 kasu positibo detektatu zituzten atzo Urola Kostan, bezperan baino lau kasu gutxiago dira, baina astelehenean baino zazpi gehiago.

Zarautzen eta Azpeitian zenbatu dituzte positibo gehien: hamarna herri bakoitzean. Azpeitiko kasuan, azken hamalau egunetako tasa metatua bere horretan mantentzen da, 834,43 puntutan; Zarautzen, berriz, lau puntuan jaitsi da: 715,30etik 711,01era.

Azkoitian zazpi kasu berri izanda ere, intzidentzia tasak 50 puntu egin du beherantz, 709,34tik 659,27ra. Zumaian ere jaitsiera nabarmena izan du tasak: ia 80 puntuan jaitsi da egun batetik bestera, 966,72tik 886,32ra. Atzo beste bost kasu izan zituzten kostaldeko herrian.

Aizarnazabalen (bat), Errezilen (bat) eta Zestoan (hiru) detektatu dituzten beste kasuak, eskualdean. 

1383 positibo zenbatu zituzten atzo Hego Euskal Herrian. Astearteko datuen antzerakoak dira, orduan 1389 kasu izan zituztelako. Guztira, 11.147 proba egin zituzten. Positibo gehien Bizkaian eman ziren atzo –608–; Gipuzkoak 319 izan ziren, Nafarroan 281, eta Araban 143. 

Ospitaleratuei dagokionez, beste 56 lagun eraman zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetara; ZIUn 61 lagun daude gaur gaurkoz. Nafarroan, berriz, lau ospitaleratu berri izan zituzten, horietatik bi ZIUn.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!