Asteazkenean 'El gran showman' filma proiektatuko dute Gure Zirkuko karpan

Dorleta Agiriano Lai 2021ko abu. 6a, 15:00

22:00etan hasiko da zine emanaldia, eta karpako azkeneko saioan bezala, gonbidapen-txartelak eskuratu beharko dira aurrez.

Uztailean eman zuten Agua para elefantes filma Gure Zirkuko karpan, eta abuzturako ere programatu dute saio bat leku berdinean: hurrengo asteazkenean, abuztuaren 11n, El gran showman ikusi ahal izango da. 22:00etan hasiko da proiekzioa, gaztelaniaz.

Ringling Brothers zirkuaren sortzaileari buruzko biografia musikatu bat da El gran showman. Michael Graceyk zuzenduta, Hugh Jackman, Zac Efron nahiz Michelle Williams aktoreek hartu zuten parte filmean.

Oraingoan ere doakoa izango da sarrera, baina ikusle modura joateko asmoa dutenek aldez aurretik hartu beharko dute gonbidapen-txartela. 100 tiket daude eskuragai Orioko turismo bulegoan, eta goizez nahiz arratsaldez jaso daitezke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!