Kalakan musika taldeak hartuko du larunbatean Orioko plaza

Maria Maya Manterola 2021ko abu. 17a, 09:35

Kantu herrikoien moldaketa minimalistak egiten ditu Kalakanek. 20:00etan hasikoa da emanaldia, eta doan izango da.

Kalakan musika taldeak kontzertua emango du larunbatean, hilak 21, Orioko plazan. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta doan izango da. Udalak aulkiak jarriko ditu kioskoaren azpian, distantziak eta errespetatuta. 

Kantu herrikoien moldaketa minimalistak egiten ditu Kalakanek, txalaparta, atabala, danborrak edota ahotsa erabilita. Pierre Sangla, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau musikariek osatzen dute taldea. Paxkal Indo eta Thierry Biscary txalapartariek sortu zuten 2009an, baina aldaketa ugari izan du geroztik. 

Artizar da kaleratu duten azken diskoa, eta musika elektronikoa ere gehitu diete kantu tradizionalei. Beraien errepertorioko abestiez gain, disko berrikoak ere joko dituzte Orion. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!