'Bihurri. Jauretxetik kale gorrira' filma ikusi ahal izango da ostiralean hondartzan

Karkara 2021ko abu. 18a, 15:30
None

Euria eginez gero, Orioko plazara lekualdatuko dute filma. Kale gorrian geratu den txakur aristokratiko baten ibilerak kontatzen ditu euskarazko film luzeak. 

Udalak uda garairako prestatutako programazioaren barruan, hainbat film proiekzio izango dira abuztuan ere. Horien artean da ostiralean, hilak 20, hondartzan proiektatuko duten Bihurri. Jauretxetik kale gorrira haurrei zuzendutako euskarazko filma. 

Kale gorrian geratu den txakur aristokratiko bati eta abeslari eta musikagile izan nahi duen neska gazte bati buruzko film luzea da. Bihurri txakurraren jabe aberatsa hil eta gero, kalean abandonatutako geratuko da, Zoek etxera eramaten duen arte. Andre zahar milioidunak, bestalde,  bere ondasun guztien oinordeko izendatu duenez, haren iloba diru-goseei iheska ibili beharko du txakurrak, herentzia berenganatzeko erabili nahi dute-eta.

Euria egiten badu, plazan

Eguraldi txarra eginez gero, Herriko Plazara lekualdatuko dute filma. Udalak jakinarazi du doakoa izango dela emanaldia, eta aulkiak jarriko dituela beharrezko distantziarekin filmaz behar bezala gozatzeko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!