Kubituko estiloideen haustura du Jon Azkuek

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 20a, 09:00

Jon Azkue (Bidasoa Irun)

Larunbatean etxean jokatutako lagunarteko partidan lesionatu zen eskubaloi jokalari oriotarra.

Bidasoa Irun eskubaloi taldeak atzo jakitera eman zuenez, Jon Azkue jokalariak kubituko estiloideak hautsi ditu. Horrez gain, karpoko luzatzaile eta flexore erradialen tenosinovitisa du, eta zati haragitsuetan edema lausoa ere bai.

Joan den larunbatean Orioko Karela kiroldegian Fenix Toulousen aurka jokatutako lagunarteko partidan jasotako kolpearen ondorioz lesionatu zen Azkue. Hasiera batean lesioa larriagoa izan zitekeela ere espero zen.

Jokalariak zerbitzu medikuen jarraipena izango du hurrengo asteetan, eta errekuperazio-denbora eta jarduerara itzultzea lesioaren bilakaeraren araberakoak izango dira. Edonola ere, oharrean ez dute argitu zenbat denboraz egongo den gutxi gorabehera kantxetatik kanpo.