'Ramper' ikuskizuna eskainiko dute Gure Zirkuan

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 22a, 10:00

Juan Paños madrildarrak eskainiko du astelehen gauean, eta emanaldi bakarra programatu dute. Sarrerak salgai daude.

XX. mendeko 20ko eta 30eko hamarkadako Espainiako pailazorik ezagunena izan zen Ramon Alvarez Escudero Ramper. Zirkua osatu zuen, filmak grabatu zituen eta marrazki bizidunak ere egin zizkioten Errepublika garaian, baina 36ko Gerraren ostean, zentsura tarteko, bere akabera etorri zen.

Haren izpiritua berpiztu eta antzokietara nahiz zirkuetara eraman asmoz, Juan Paños madrildarrak ikuskizun berezia osatu du, Imanol Ituño bilbotarraren zuzendaritzapean.  Gure Zirkuaren bitartez, Orion ikusteko parada izango da astelehen honetan, hilaren 23an, 22:00etan.

Sarrerak salgai daude Gure Zirkuaren webgunean, 14 euroan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!