Runba doinuak plazaratuko ditu Kilimak taldeak larunbatean

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 26a, 09:30

Dantzarako musika eramango du Herriko Plazara Hernaniko taldeak, 20:00etatik aurrera.

Hernaniko Kilimak taldeak runba musikaz girotuko du Herriko Plaza larunbatean. Proiektua 2018an sortu zuen Agus Garmendia musikariak, beste lau lagunekin batera; hau da, Ione abeslaria, Larra bateria-jotzailea, Antxon baxu-jotzailea eta Oskitz tronpeta-jotzailearekin batera. Dantzarako musika alaia egiten dute.

Pandemia aurretik dezente ematen ari ziren Euskal Herrian eta kanpoan, eta orain, etenaldiaren ondoren, indarrez itzuli dira plazara. Eta halaxe erakutsi nahi dute Orion ere. Gainera, beren lehen diskoa prestatzen ari dira.

Larunbateko emanaldia 20:00etan hasiko da, eta udako gainerako ekitaldiak bezala doan izango da. Emanaldirako aulkiak jarriko ditu udalak kiosko azpian eta inguruan, segurtasun distantziak errespetatuz.