Herri baratzeen behin betiko zerrenda argitaratu du udalak

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 27a, 09:30

Datorren astetik aurrera banatzen hasiko dira txabolako giltzak erabiltzaileei.

Orioko Udalak abuztu hasieran argitaratu zuen herri baratzeen behin-behineko zerrenda, eta erabiltzaile batzuek uko egin ondoren, argitara eman du behin betikoa. Modu honetan, 44 lursailen adjudikazio prozesua itxi da.

Adierazi dutenez, txabolako giltzak hurrengo astetik aurrera banatuko zaizkie erabiltzaileei, baita jakinaraziko zaiela non banatuko zaien giltza horiek ere.

Aurrerantzean aldaketarik egongo balitz lursailetan erabiltzaileei dagokienean, udalak itxaron zerrendaren ordena erabiliko luke plazak banatzeko

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!