Oriok gertu izan du ohorezko txanda

Aritz Mutiozabal 2021ko abu. 28a, 20:20

Orioko trainerua (Aitor Arrizabalaga)

Sailkapen orokorrean bosgarren dago, 148 punturekin; eta laugarrena den Zierbenarekin berdinduta dago.

Galiziako asteburuko lehen estropada Aresen jokatu dute gaur arratsaldean, eta bandera Santurtzik erdietsi du, Hondarribia mendean hartuta 0,76 ehuneko alde eskasarekin. Oriok bosgarren amaitu du gaur, Zierbenaren aurretik, eta horri esker, biak 148 punturekin berdinduta daude sailkapen orokorrean. Zierbenak garaipen gehiago dituenez, laugarren postuan jarraitzen du, eta Oriok bosgarrenean, helburu duen ohorezko txanda horretatik gertu.

Estropadari dagokionez, Cabo da Cruzek arraunketa ona erakutsi du gaurkoan, eta bigarren txanda irabazteko asmoz uretaratu da. Hala, lehia estua eduki du Oriok galiziarrekin hasiera-hasieratik: lehen bi luzeetan parez pare ibili badiera ere, hirugarren luzean abantaila txiki bat hartu du Cabok eta segundo erdi pasatxoko aldearekin irabazi du txanda.

Bihar, XXXIX. Bandeira Concello de Moaña izango dute jokoan, eguerdiko 12:13etik aurrera. 

SAILKAPENA

  KLUBA   DENBORA ALDEA    
1 SANTURTZI TRANSPORTES Y GRUAS AGUADO   19:56,94      
2 GO FIT HONDARRIBIA   19:57,68 00:00.74    
3 DONOSTIARRA AMENABAR   20:15,64 00:18.70    
4 CR CABO DA CRUZ   20:18,64 00:21.70    
5 ORIO ORIALKI   20:19,08 00:22.14    
6 ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA   20:20,32 00:23.38    
7 BERMEO URDAIBAI AVIA   20:27,64 00:30.70    
8 LEKITTARRA ELECNOR   20:50,35 00:53.41    
9 ONDARROA CIKAUTXO   20:51,18 00:54.24    
10 CLUB DE REMO DE ARES   20:51,89 00:54.95    
11 SD TIRÁN PEREIRA   21:09,69 01:12.75    
12 ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN   21:11,71 01:14.77    

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!