Telefono-dei faltsuak izan dira Orioko Udalaren izenean

Dorleta Agiriano Lai 2021ko abu. 30a, 17:00

Udaleko gizarte langileak direla esanez eta etxeko atea irekitzeko eskatuz hots egin diete hainbat herritarri.

Udalak gaur jakinarazi duenez, hainbat herritarri iruzur egiten saiatu dira telefonoz. Etxera hots egin eta, gizarte langileak direla adierazita, etxeko atea irekitzeko eskatu diete zenbait pertsonari. Udalak ohartarazi du ez direla udal gizarte langileak telefonoz deika ari direnak, eta halako deien bat jasoz gero, atea ez irekitzeko eta Orioko Udaltzaingoari gertatutakoaren berri emateko eskatu die herritarrei.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!