Odol emate saioa izango da asteazken arratsaldean

IƱigo Gaiton 2021ko abu. 31a, 09:02

Artxiboko irudia.

16:30ean hasiko dute odol emate saioa, eta interesatuek aurretiazko zita hartu beharko dute.

Asteazken honetan, irailak 1, odol emate saioa egingo da 16:30ean hasi eta 20:10ak bitartean. Antolatzaileek adierazi dutenez, odola eman nahi duten herritarrek aurretiazko zita hartu beharko dute, goizean zehar 943007885 telefono zenbakira deituta.