Bihar goizean Erriberara desbideratuko dituzte Eusko Gudarin sartzen diren ibilgailuak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko abu. 31a, 16:30

08:00etatik 12:00etara bitartean, ibilgailuentzako itxita egongo da Eusko Gudari kalearen zati bat.

Eusko Gudari kalean zenbait lan egingo ditu bihar Ur Kontsortzioak, hain justu, 08:00etatik 12:00etara bitartean. Hori dela-eta, denbora tarte horretan, Erribera kalera desbideratuko dituzte Eusko Gudarin sartzen diren ibilgailuak. Ixarra kaletik igarota itzuliko dira berriz Eusko Gudarira.

Orioko Udalak jakinarazi du, bestalde, San Martin ermitaren inguruan ere hainbat lan egiteko asmoa duela Ur Kontsortzioak. Beraz, "posible da trafikoan eragozpen txikiak sortzea", udalak ohartarazi duenez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!