Eusko Gudari kaleko zirkulazioan aldaketak izango dira astelehen, astearte eta asteazkenean

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 6a, 09:00

Udalak ohartarazi duenez, arratsaldeetan izango dira zirkulazio aldaketak, Eusko Gudari kalean egin behar dituzten lanek hala behartuta.

Orioko Udalak plazaratu duen oharraren arabera, Eusko Gudari kaleko trafikoan aldaketak izango dira astelehen, astearte eta asteazkenean. Azpialdean zehazten diren orduetan, ezin izango da kale horretan ibilgailuz zeharkatu, eta trafikoa desbideratu egingo da. Hauek dira egun bakoitzeko denbora tarteak:

. Astelehena: 16:30etik 19:00etara.
. Asteartea: 17:00etatik 20:00etara.
. Asteazkena: 17:30etik 21:00etara.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!