Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia irailaren 18an helduko da Oriora

Aritz Mutiozabal 2021ko ira. 7a, 09:00
Aarón Ribas. (Juan Luis Garcia)

Toccata Notturna izeneko saioa eskainiko du Aarón Ribasek San Nikolas elizan. Sarrera doakoa izango da.

Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren barruan, bost kontzertu antolatu dituzte Deba, Orio, Getaria eta Zumaia artean. Lehen emanaldia igandean izan zen, eta azkena urriaren 2an egingo dute, biak ala biak Deban. Gainerako hiru saioak, berriz, eskualdeko hiru udalerritan banatuko dituzte: Orion, Getarian eta Zumaian.

Orioko kontzertua irailaren 18an izango da, larunbatarekin. Aarón Ribasek Toccata Notturna eskainiko du San Nikolas elizan, 19:00etan hasita, sarrera librearekin. AFAGIren aldeko kontzertu solidarioa izango da.

Irailaren 11n, 20:30etik aurrera, Gerardo Rifón organo-jotzailea, Francisco Herrero biolinista eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa ariko dira zuzenean Getariako Salbatore elizan. Irailaren 29an, berriz, Pau Riurók tradizioa eta modernitatea uztartuko ditu Zumaiako San Pedro parrokian. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta gonbidapenak eskuratu beharko dira aurrez bertaratzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!