Urrian hasiko dira Ostargiren ikastaro berriak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 8a, 16:30

Pinturan, joskintzan, quilling eta patchwork tekniketan nahiz kakorratz-lanetan aritzeko aukera izango da ikasturte honetan ere. Zabalik dago ikastaroetarako izen-ematea.

Ostargi taldeak urrian ekingo dio ikasturte berriari, eta oraingoan ere hainbat ikastaro jarriko ditu martxan. Zehazki, patchwork tailerra, quilling tailerra, kakorratz-lan tailerra eta pintura tailerra izango dira ikasturte honetan, eta joskintzan aritzeko zenbait talde ere osatuko dituzte Ostargiko kideek. Joskintza saioetan, hain justu, patroiak egiten,  joskintza orokorrean nahiz baserritar jantziak sortzen jardungo dute.

Ikastaro berrietarako izen-ematea ireki dute dagoeneko, eta posta elektroniko bidez (699 204 494) nahiz telefonoz deituta (ostargi123@hotmail.com) eman daiteke izena.