Ikasturte berriari ekin dio Orioko bertso-eskolak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 9a, 09:00

Kosta tailerrean elkartuko dira bertso-eskolako kideak.

Bi talde osatuko dituzte ikasturte honetan; astelehenetan arituko dira bertsotan ikasleetako batzuk, eta ostegunetan besteak.

2010 eta 2013 urte bitarteko gazteek bertsotan egiteko aukera izango dute ikasturte honetan ere. Orioko bertso-eskolan bi taldetan arituko dira oraingoan; astelehenetan elkartuko da talde bat, eta ostegunetan bestea. Eguerdian bilduko dira biak ala biak, 13:30etik 14:20era.

Izen-ematea zabalik dago, eta izena eman nahi dutenentzako bi telefono zenbaki jarri dituzte eskuragarri: 635 720 240 (Iñaki) eta 615 767 436 (Mikel). Matrikula egiteko 40 euro ordaindu beharko ditu ikasle bakoitzak.