Mikel Arostegik San Pedroko entrenatzaile izateari laga dio

Iñigo Gaiton 2021ko ira. 9a, 16:15

Mikel Arostegi, artxiboko irudian. Argazkia: Iñigo Gaiton.

Sanpedrotarra Arraunketa Elkarteak esker oneko hitzak izan ditu Arostegirentzat, albistearen berri emateko plazaratutako oharrean. Hamaika urte egin ditu Pasaiako elkartean.

Aste honetan jakin denez, San Pedroko traineruaren entrenatzaile izateari utziko dio Mikel Arostegik. Elkarteak hitz onak izan ditu entrenatzaile eta arraunlariarentzat, eta hamaika urteetan erakutsitako  "dedikazioa, konpromisoa eta profesionaltasun osoa" eskertu dizkiote plazaratutako oharraren bitartez. Aldi berean, "onena" desiratu diote etorkizuneko kirol ibilbiderako.