Berriz ere martxan dira OBBko kideak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 9a, 18:00

Aurreko asteburuko partidako irudi bat. (OBB)

Orioko Bate Bizkorrak taldeak aurreko igandean izan zuen azken faseko lehenengo jardunaldia; garaipena lortu zuen Miralbuenoren aurka. Oriotarrek etxean jokatuko dute hurrengo partida.

Udako geldialdiaren ostean, martxan da berriz Espainiako Ohorezko Softbol Liga. Lehiari berriz ekinda, azken faseak jokatuko dituzte ligako 11 taldeek. Orioko Bate Bizkorrak taldeari, hain justu, hirugarren multzoko azken fasean lehiatzea dagokio. Aurreko igandean izan zen fase horretako lehenengo jardunaldia, Zaragozan.

OBBko kideek Miralbueno taldea izan zuten parez pare igandean. Oriotarrak nagusitu ziren bi partidetan; 4-18 irabazi zuten lehenengo, eta 18-1 gero. Klubak azaldu duenez, Zaragozan jokatzeko aukera izan zuten taldeko gazteenek, 15 urtez azpikoen Espainiako Txapelketarako prestaketa gisa.

Une honetan, ligako zazpigarren postuan dago OBB. Etxean izango du hurrengo norgehiagoka, Kanaria Handiko Capitalinos taldearen aurka. Hamargarren sailkatua da Capitalinos.

Hona hemen Espainiako Ohorezko Softbol Ligako sailkapen orokorra gaur egun: