Eusko Label ligako azken estropadak jokatuko dira bihar eta etzi

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 17a, 18:00

Bermeon eta Portugaleten izango dira estropadak larunbat eta igandean, hurrenez hurren. Ohorezko Txandan egingo dute arraunean oriotarrek, eta denboraldiko lehen bandera irabazten saiatuko dira.

Traineru denboraldia azkenetan da dagoeneko. Kontxako bi asteburuen ondoren, Eusko Label ligari amaiera emango diote traineruek asteburu honetan. Larunbatean Bermeon (18:50)  jokatuko dira estropadak, eta igandean, berriz, Portugaleteko (12:30) eremu bihurrian.

Oriok Ohorezko Txandan hasiko du asteburua, eta, ondo bidean, bigarren jardunaldian ere hala arituko da. Momentu honetan, laugarren dira sailkapen orokorrean Jon Salsamendiren mutilak, 158 punturekin. Lau puntura dute hurrengo sailkatua, Donostiarra.

Denboraldiko lehen bandera irabazten saiatuko dira estropalari oriotarrak, oraindik ez baitute garaipenik lortu aurtengo Eusko Label ligan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!