Orioko pilotariek Gipuzkoako Binakako Pilota Txapelketaren lehen jardunaldia jokatu dute

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 20a, 10:55
Ostiraleko irudi bat. Argazkia: Orioko Pilota Elkartea.

Orioko pilotariek bi partida jokatu zituzten ostiralean: eskuz bata, eta palaz bestea. Irabazi egin zuten aurrenekoa, eta galdu bigarrena.

Orioko Pilota Elkarteko jokalariek hasiera eman diote Gipuzkoako Binakako Pilota Txapelketari. Orioko frontoian egin zuten lehen jardunaldia ostiral iluntzean. Lehen partidan, Orbegozo-Aranalde bikoteak Bergarako pilotarien aurka jardun zuen eskuz, eta oriotarren aldeko 22-17 emaitzarekin erabaki zen norgehiagoka.

Esoainek eta Contrerasek gomazko paletarekin jardun zuten, Ilunpeko bikotearen kontra. Oriotarren aurkako 19-25 emaitzarekin amaitu zen partida.

Aste honetan kanpoan jokatuko dituzte partida guztiak Orioko pilotariek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!