Zazpi talde federaturekin ekingo dio denboraldiari Eraginek

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 20a, 15:30
(Orio Eragin)

150 jokalari inguru arituko dira Orioko eskubaloi taldeetan; senior taldea ere izango da aurten. Bestalde, klubeko zortzi jokalari deitu ditu Euskal Selekzioak.

2021-2022 denboraldian murgildu da Orio Eragin eskubaloi elkartea, eta indartsu helduko dio sasoiari: oraingoan 150 jokalari inguru arituko dira Orioko kamiseta jantzita, eta zazpi talde federatu izango ditu klubak, iaz baino bat gehiago. Hiru talde osatu dituzte infantilen mailan (Seguros Bilbao Orio, Zudugarai Orio eta Boga Boga Orio), bi talde kadeteen mailan (Gelato Orio eta Sukia Orio), bat jubenilen mailan (Sinergia Orio) eta, berrikuntza modura, talde berri bat seniorren mailan (Mirotza Orio).

Ez dira horiek Eraginek eman dituen berri on bakarrak: Euskal Selekzioak deialdi berri bat argitaratu du, hainbat jokalari deituz entrenamendu batean parte hartzera. Hain justu, Espainiako Estatu mailan jokatuko den erkidegoen arteko txapelketarako prestatzen hasteko izango da saio hori. Orioko eskubaloi klubeko zortzi jokalari deitu dituzte Euskal Selekzioaren entrenamendu horretara joatera: Maialen Orbañanos jubenila, Brittney Coon, Eider Polo, June Dorronsoro, Marene Agirre eta Libe Arruabarrena kadeteak, eta Maren Gonzalez de Txabarri eta Daniela Bernedo infantilak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!