Hasi da Orioko plazako obren azkeneko fasea

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 21a, 08:38

Kioskoko toldoa, kajoiak nahiz falta diren baoak bukatzea da asmoa, eta arketekin eta tapekin ere egingo dituzte azken lan batzuk.

Amaitzear da Orioko plaza eraldatzeko obra, udalak jakinarazi duenez. Datozen asteetan egingo dituzte azkeneko lanak; hain justu, kioskoko toldoa, kajoiak, baoak eta mandoak amaituko dituzte eta errepasatu egingo dituzte arketak eta tapak. Bestalde, Endaia kaleko bi hodi berriak aldatuko dituzte, udalaren esanetan, "bere garaian ezarritakoak ez baitaude sakonera egokian". "Egunerokotasunean eragin handiena izango duten ekintzetako bat" izango da Endaiako esku-hartzea, udalak azaldu duenez.

Obra hori amaitzean, instalazio elektrikoko kableak lurperatzeko lanei ekingo diete Iberdrolak eta Telefonicak. Hainbat hilabetez luzatuko dira lan horiek.

"Badakigu obra honi behin betiko amaiera emateko gogoz gaudela eta orain egin behar ditugun esku-hartzeek desorotasuna sortuko dutela, baina orain arte jardun dugun moduan, denon arteko elkarlan eta ulermenarekin errazagoa izango da", esan du udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!