Iñaki Olidenen idiak nagusi izan dira Errezilgo kintopeko probetan

Iñigo Gaiton 2021ko ira. 21a, 14:00

64 plaza eginda eskuratu du denboraldiko lehen garaipena Olidenen pareak, atzo iluntzean jokatutako deman.

Errezilgo XXII. Kintopeko Idi Probak bukatu ziren bart, hiru jardunaldiren ondoren. Ostiraleko eta larunbateko saioen ostean, atzo jardun zuten lanean azken pareek. Iñaki Olidenen idien txanda ere atzo izan zen, eta lan bikaina eginda, aurtengo denboraldiko lehen txapela irabazi zuten.

Ohi bezala, Oliden bera aritu zen itzain lanetan, eta 64 plaza egitea lortu zuen. Harriari 66 kiloko gainkarga jarrita ibili ziren lehian haren idiak. Bigarren postua Lopategiren idientzat izan zen (62 plaza eta 2,97 metro), eta hirugarrena La Cruzen parearentzat (60 plaza eta 4,12 metro).

Aurtengo Errezilgo probak 10 pareren parte hartzea izan du. Olidenez gain, eskualdeko beste partaide bat ere ibili da probalekuan: bosgarren izan dira Bixkiak errezildarraren idiak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!