2021/10/25 16:00 - 19:00

Hitzordua

Aholkularitza juridikoa

Aholkularitza juridikoa
Orioko emakumeen* Ahalduntze Eskolako bulegoa, Orio

Garazi Pagola eta Macarena Mujika aritzen dira aholkulari lanetan Orioko emakumeen* Ahalduntze Eskolan. Askotariko gaien inguruan egin daitezke kontsultak; hala nola, "dibortzioa, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainontzeko langile emakumezkoen kaleratzea, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta bestelako laguntzak".

Ahalduntze Eskolako bulegora jo behar da kontsultak egiteko, eta horretarako lau egun izango dira urte bukaerara bitartean: irailaren 27a, urriaren 25a, azaroaren 29a eta abenduaren 13a. Egun horietan, hiru orduz egongo dira bulegoan Pagola eta Mujika; hain justu, 16:00etatik 19:00etara.

Beharrezkoa da hitzordua aurrez eskatzea, bulegora bertaratuta, 623 178 553 telefono zenbakira deituta edo ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera mezu bat bidalita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!