Hereje Fightersek kontzertua eman du Etxeluzen

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 27a, 08:39

Uda garaian urtero egin ohi duten modura, reggae doinuak eskaini zituzten nagusiki ostiraleko emanaldian.

Hereje Fighters taldeak urtero eman ohi ditu kontzertu pare bat herrian. Uda edo udazken garaian egin ohi dituzte emanaldiak; hondartzan, gaztetxean eta inoiz, plazan ere bai. Iaz, osasun krisia tarteko, ez zuten juntatzeko aukerarik izan, baina ostiralean, urteroko zitari berriro heltzeko aukera izan zuten. 

Etxeluze Gaztetxean eman zuen kontzertua taldeak. Iñaki Etxeberria, Manex Barrenetxea, Eñaut Arregi, Ibon Gaztañazpi eta Asier Sarasola izan ziren oholtzan, eta tarte luzez jardun zuten Bob Marley eta beste zenbait artisten bertsioak egiten, han elkartutako lagunen gozamenerako.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!