Xanti Zabaletak Orioko entrenatzaile izateari laga dio

IƱigo Gaiton 2021ko urr. 1a, 12:55

Zabaletak "Orioren historia idazten" lagundu duela azpimarratu du Orio Arraunketa Elkarteak, gaur goizean zabaldutako oharrean.

Xanti Zabaletak ez du jarraituko Orioko nesken traineruaren entrenatzailea izaten. Gaur goizean "pena handiz" eman du albistea Orio AEk. Azaldu dutenez, "urte ederrak" egin dituzte elkarrekin, eta Zabaletak lagundu du "Orioren historia idazten". Elkarteko ateak "beti zabalik" izango dituela ere nabarmendu dute: "Zure erabakia errespetatzen dugu, eta hau badakizu zure etxea dela. Eskerrik asko egin eta eman duzun guztiagatik. Saiatuko gara zuk egindako lanari jarraipen on bat ematen".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!