Unai Amenabar izango da Orio AEko gazteen mailetako koordinatzaile teknikoa

IƱigo Gaiton 2021ko urr. 2a, 12:00

Datorren denboraldiko entrenatzaileen eta prestatzaileen berri eman du Orio Arraunketa Elkarteak. Amenabar da zerrendako berritasunetako bat. Bestalde, lehen traineruetako estropalariak ere gaztetxoekin lanean arituko dira.

Orio Arraunketa Elkartean zenbait aldaketa egon dira, eta atzo aurkeztu zuten datorren denboraldiko talde teknikoa. Hauek dira estropalariekin lanean ibiliko diren entrenatzaileak eta prestatzaileak:

Seniorrak

Gizonezkoen A trainerua: Jon Salsamendi
Emakumezkoen trainerua: Patxi Frances
Gizonezkoen B trainerua: Angel Larrañaga
Aulki Mugikorra: Jon Salsamendi
Medikua: Manuel Rodriguez

Gazteak

Koordinatzailea: Unai Amenabar
Prestatzaile fisikoa: Rafael Gonzalez de Txabarri
Entrenatzaileak: Miguel Angel Millares, Jon Carazo, Martxel Aldai, Iñigo Tapia, Mikel Arregi, Itsaso Azkonobieta eta Leire Arriola

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!