Patxi Frances, Orion ibilbide oparoa egindako baten itzulera

Karkara 2021ko urr. 3a, 09:00

Patxi Frances zutik, argazkiaren eskuinaldean.

Ostiralean eman zuen Orio AEk Francesen fitxaketaren berri. Bera izango da aurrerantzean nesken traineruaren entrenatzailea. Iraganean, ibilbide oparoa egindakoa da arraun elkartean.

Patxi Frances Orioko arraunlaria izan zen 1990tik 1998ra arte. Ondoren, eta urte askotan, etxeko traineruko entrenatzaileen laguntzaile modura ere jardun zuen. Horrez gain, 2008an Orio B-ren entrenatzailea izan zen Anjel Larrañagarekin batera, traineruak ligan parte hartu zuen lehen denboraldian. Hain zuzen ere, urte horretan KAE2tik KAE1era igotzea lortu zuten.

Joxemari Olasgastik emandako informazioaren arabera, arraun munduan "dena irabazitakoa" da, bai traineruan baita zortzikoan ere: Kontxako Banderak, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelketak, Euskal Traineru Liga, Zarauzko Ikurrina, Nerbioi Sari Nagusia, El Corte Ingles bandera...

 

 

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!