Lau partidatik hiru irabazi dituzte Orioko pilotariek

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 11a, 11:05

Gipuzkoako Ezker Hormako Binakako Pilota Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan oriotarrek. Eskuz binakako partida irabazi egin dute, eta baita gomazko paletako bi partida ere.

Gipuzkoako Ezker Hormako Binakako Pilota Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan oriotarrek. Lau partida jokatu dituzte, laurak kanpoan, eta hiru irabazi dituzte.

Eskuz binakako lehengo mailako partidan, Orbegozok eta Aranaldek ordezkatu dute Orio, eta 22 eta 10 irabazi diote Tolosari. Gomazko paletako hirugarren mailako partidetan, berriz, Illarramendik eta Muruak 22 eta 15 galdu dute Urrestillan, Ilunpe2 bikotearen kontrako neurketan; Lizasok eta Aldalurrek 25 eta 8 irabazi dute Mutrikun, Oianguren kontrakoan; eta Esoainek eta Contrerasek 25 eta 16 irabazi dute Mutrikun, Danok Bat2ren aukakoan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!