Anjel Lertxundi: "Umeei dena pure bat bezala egina ematea astakeria bat iruditzen zait"

Andoni Imaz - Berria 2021ko urr. 15a, 15:07

Anjel Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948) biloben enkarguz hasi zen Haltzaren muinoa sortzen, lotarako ipuin bat eskatu ziotela eta. Inprobisazioaren bidez iritsi zen izaki bizigabeei bizia ematera. Berria egunkarian elkarrizketatu dute idazle oriotarra.

Zenbateraino da saritu berri duten liburua bilobei kontatu zenien ipuin hura?

Hasierako hartan eskema zegoen: uholde bat, zuhaitz bat itsas aldera daramana. Itsasaldiko bidaia hori nolakoa den gero garatuta dago, noski, bestela lo egingo zidaten bost bat egunez [barrez]

Epaimahaiak nabarmendu ditu klasikoei egindako keinuak.

Animalia batzuk sartu nituen, okila tartean. Kontu horietan ez naiz jabetua, eta XIX. mendeko eta XX. mende hasierako testu batzuetan begiratzen jardun nintzen euskal tradizioan animalia batzuengatik zer esaten duten. Idaztean ikusi nuen badagoela naturari buruzko emaitza bat ni asko betetzen nauena. Gizakiak naturan parte hartzen duenean, hondamendi naturalei guk egindakoak eransten dizkiegu.

Irakurri elkarrizketa osorik Berriaren webgunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!