Aimar Galarraga bigarren Gipuzkoako Orga Txapelketan

Karkara 2021ko urr. 17a, 14:35
(Ataria.eus)

Txinga eroate txapelketan ere hartu zuen parte oriotarrak, eta hirugarren postuan amaitu zuen.

Atzo, gizonekoen Gipuzkoako orga txapelketa eta gizonezkoen zein emakumezkoen txinga eroate txapelketakjokatu zituzten, Asteasuko Usarrabi kiroldegian. Aimar Galarraga oriotarra bi txapelketetan lehiatu zen.

Organ txapelduorde izan zen, lehia serioa osatuz. Hiru eta erdi lortu zituen, Unai Goitiak lortutako bost plazetatik urruti, baina hirugarren izan zen Jabier Urrestik baina marka hobea ezartzea lortu zuen. Txingan, berriz, hirugarren bukatu zuen. Bestelako proba bat izan zen oriotarrarentzat: lau plazarekin bakarrik oso urrun geratu zen.

Gipuzkoako orga txapelketa

  • Txapelduna: Unai Goitiak bost plaza eta 1,26 metro.
  • Txapeldunordea: Aimar Galarragak hiru plaza eta erdi.
  • Hirugarrena: Jabier Urrestik hiru plaza, laurden bat eta 3,70 metro.

Emakumezkoen Gipuzkoako txinga eroate txapelketa (25kg)

  • Txapelduna: Ane Urrestik 15 plaza eta eta 12,5 metro.
  • Txapeldunordea: Lierni Osak 10 plaza, 4 zinta eta 2,80 metro.
  • Hirugarrena: Nerea Arrutik 10 plaza.

Gizonezkoen Gipuzkoako txinga eroate txapelketa (50kg)

  • Txapelduna: Jon Unanuek 12 plaza, zinta bat eta 0,90 metro.
  • Txapeldunordea:  Jabier Urrestik 12 plaza.
  • Hirugarrena: Aimar Galarragak 4 plaza.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!