Lehen Hezkuntzan maskara uneoro erabili beharraren kontra protesta egin dute ikastolako atarian

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 18a, 17:42
Onintza Lete Arrieta.

HaurrakSOS plataformak deitu du protestara, uneoro maskara jantzita izan beharra bidegabea irudituta. Eusko Jaurlaritzaren protokoloaren arabera, Lehen Hezkuntzako haurrek jolastokira ateratzen direnean ere ezin dezakete maskara erantzi.

HaurrakSOS plataformak deituta, Lehen Hezkuntzan uneoro maskara erabili beharraren kontra protestak egin dituzte gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan; eta halaxe egin dute Orion ere. Haurrek arratsaldeko jarduna bukatu dutenean, dozenaka gurasok elkarretaratzea egin dute Orioko Herri Ikastolako atarian.  

Alarma egoera indargabetu eta bi egunera, Hezkuntzako protokoloa berrikusi zuen Eusko Jaurlaritzak, baina Lehen Hezkuntzan apenas egin zuen aldaketarik. Adin horretako umeek txertorik hartu ez dutenez, maskara uneoro jantzita izatea beharrezko jo zuen Jaurlaritzak; atarian dabiltzanean edo gorputz hezkuntzako eskoletan ere ezin dezakete maskara erantzi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!