Asteburuan garaipen bakarra erdietsi dute Orioko pilotariek

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 18a, 16:00
Orioko Pilota Elkartea.

Etxean jokatu dituzte neurketa guztiak. Eskuz binakakoan nagusi izan dira oriotarrak; aldiz, gomazko paletako hiru neurketak galdu egin dituzte.

Gipuzkoako Ezker Hormako Binakako Pilota Txapelketako bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburuan oriotarrek. Lau partidak etxean izan dituzte oraingoan.

Eskuz binaka lehenengo mailan, Orbegozok eta Aranaldek ordezkatu dute herria, eta 22 eta 15 irabazi diote Errenteriako Epleri. Gomazko paletako hirugarren mailan, berriz, hiru neurketa jokatu dituzte, eta hirurak galdu: Illarrak eta Iosu Arrutik 13 eta 25 egin dute Mutrikuko Danok Bat1en kontra; Lizasok eta Aldalurrek 14 eta 25 Azpeitiko Ilunpe2ren kontra; eta Esoainek eta Contrerasek 14 eta 25 Zumarragako Belokiren kontra.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!