Asteburuan jokatutako lau partidetatik hiru irabazi ditu Eraginek

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 19a, 08:45

Infantil mailako hiru taldeek eta senior mailako taldeak Gipuzkoako Txapelketako neurketak jokatu dituzte.

Eraginen lau talde —hiru infantil mailakoak eta senior mailakoa bestea— buru belarri sartuta daude Gipuzkoako Txapelketaren lehian. Asteburuan, hiru taldek etxean jokatu dute, laugarrenak kanpoan; eta etxeko neurketa guztiak irabazi dituzte.

Senior mailako Mirotza Orio 25 eta 20 gailendu zaio Ordiziako taldeari. Jokatutako bi neurketak irabazita, sailkapeneko bosgarren lekuan da Orioko taldea.

Infantil mailan, Zudugarai Oriok 25 eta 2 irabazi dio Hernaniri denboraldiko lehen neurketa, eta sailkapeneko lehen postuan da. Seguros Bilbao Oriok 23 eta 12 irabazi dio Elgoibarko taldeari, eta sailkapeneko bigarren lekuan da. Boga-Boga Oriok, ostera, ezin izan du garaipenik erdietsi Elgoibarren. 28 eta 25 galdu du neurketa eta sailkapeneko seigarren postuan da. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!