Datozen bi asteetan errepide mozketak egingo dituzte, arketak berritu behar dituztelako

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 19a, 18:18

Herriko arketa guztiak berrituko dituzte datozen bi asteotan, eta langileak ari diren lekuan errepidea moztu egingo dute. Udaltzaingoa arduratuko da unean uneko errepide mozketak egiteaz eta trafikoa bideratzeaz.

Bihar, asteazkena, herriko arketak berritzen hasiko dira, eta langileak ari diren lekuan errepidea moztuta egongo da. Udaltzaingoa arduratuko da unean uneko errepide mozketak egiteaz eta trafikoa bideratzeaz. Bi aste beharko dituzte herriko arketa guztiak berritzeko.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak aldatuko ditu herriko arketak, autoak gainetik igarotzen direnean egiten duten soinuarekin amaitzeko. Ez dute euri uren, saneamendu sarearen eta Euskaltelen zuntzaren kanalizazioan aldaketarik egingo, baina tapa guztiak berrituko dituzte.

Beste mozketa batzuk

Horrez gain, Antxiola eta Almirante Oa kaleen arteko bidegurutzea itxita egongo da bihar, asteazkena, egun guztian, bertako eraikin bateko obrak direla-eta. Iturbide kalea ere itxita egonda, bertako bizilagunentzat izan ezik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!