Asteburu honetan ere pilotaz gozatzeko aukera izango da herriko frontoian

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 20a, 22:58

Nagusiak Kluben arteko Txapelketako ligaxkako azken txanpan sartuak dira; gaztetxoek, berriz, Errendimendu Txapelketako bigarren jardunaldia lehiatuko dute.

Gipuzkoako Txapelketak ez du etenik, eta asteburu honetan ere Orio Pilota Elkarteko pilotarien partiduez gozatzeko aukera izango da herriko frontoian. Alde batetik, Kluben arteko Txapelketako ligaxkako azken txanpan sartuta, nagusiak ariko dira, eskuz. Bestetik, berriz, alebin eta infantil mailetako pilotariak. Horiek joan den asteburuan ekin zioten Errendimendu Txapelketari eta bigarren jardunaldia jokatuko dute oraingoan. Honakoak dira asteburuan Orioko Udal Pilotalekuan jokatuko dituzten neurketak: 

Urriak 22, ostirala, 20:00etan hasita:

  • Alebinen bigarren mailan, eskuz banaka: Orio (Goikoetxea) - Ilunpe (Aranguren)
  • Alebinen bigarren mailan, eskuz banaka: Orio (Kaperotxipi) - Pgazpe (Jauregi)
  • Nagusien lehen mailan, eskuz binaka: Orio (Orbegozo eta Aranalde) - Lapke 1 (Lazkao)

Urriak 23, larunbata, 10:00etan hasita:

  • Infantilen bigarren mailan, eskuz banaka: Orio (Amilibia) - Añorga (Arakama)
  • Infantilen bigarren mailan, eskuz banaka: Orio (Aizpuru) - Oiarpe (Caetano)
  • Infantilen bigarren mailan, eskuz banaka: Orio (Sukia - Izurun (Iraeta)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!