Sanikolasak ospatzea erabaki du Orioko Udalak

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 21a, 10:00

Festetako egitaraua antolatzen hasteko bilera irekia antolatu du Jai Batzordeak asteazkenerako, urriak 27. Kultur Etxean izango da batzarra, 19:30ean hasita, eta interesa duten herritar guztiei azaltzeko deia egin die. 

Pandemiaren gordinena atzean utzita, oriotarrak sanikolasak ospatzeko moduan izango dira aurten, festak egitea erabaki baitu udalak. Hori bai, aurreratu du egunez bakarrik antolatuko dituela gauzak, eta gauez ez dela izango jai-egitarauaren barruko ekitaldirik. Jarduera guztiak herritarren osasuna babesteko beharrezko neurriak hartuta antolatuko dituela iragarri du erakundeak, eta horiek uneoro betetzen direla egiaztatzeko konpromisoa  hartu du. 

Hortik aurrerakoak herritarrekin hitz eginda erabakiko ditu. Horretarako, datorren asterako batzar irekia antolatu du Jai Batzordeak. Asteazkenean, hilak 27, izango da hori, Kultur Etxean, 19:30ean. Interesa duten herritar guztiei bilera horretara azaltzeko deia egin die batzordeak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!