Jubilatuen bazkarirako txartelak bihar eta etzi salduko dituzte

Aitziber Arzallus 2021ko urr. 26a, 16:42

Zaharren Babeslekuan bertan salduko dituzte bazkarirako txartelak, 18:30etik 20:00era, 20 euroren truke.

Orioko Zaharren Babeslekuak bazkaria antolatu du azaroaren 10erako, eta txartelak bihar —asteazkena— eta etzi —osteguna— egongo dira salgai babeslekuan bertan, 18:30etik 20:00era. 20 euro balioko dute. 

Azaroaren 10ean Jubilatu eta Pentsiodunen Eguna ospatuko dute, nahiz eta berez urriaren 1a izan zen eguna. Aurrena, meza izango dute 12:00etan, eta ondoren, autobusetan joango dira Errasti sagardotegira. 13:00etan eta 13:30ean aterako dira hara autobusak, errepide nagusian dagoen geltokitik. Denak elkartzen direnean, 14:00ak aldera hasiko dute bazkaria. Itzulerako autobusa, berriz, 18:00etan izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!