'Mendian hil, hirian hil' filma emango dute gaur kultur etxean

Juan Luis Romatet 2021ko aza. 2a, 11:30

Iñaki Peñak zuzendutako Mendian hil, hirian hil filma ikusteko aukera izango da gaur, 19:00etatik aurrera, Orioko kultur etxean. Edukiera mugatua denez, aurrez lekua gorde beharko da. 

"Oroitzapenaren eta itxaropenaren gaineko dokumentala" bezala definitzen dute bere sortzaileek gaur Orion ikusi ahal izango den filma. Iñaki Peñaren dokumental berriak bizitzaren eta heriotzaren arteko hari finetik egiten du bidea eta ikusleari oroitzapenaren eta itxaropenaren aldeko mezua helarazten dio. Besteak beste, 2017an Pirinioetan hildako Mikel Cresporen senideen hitzak, edo eta Xabier Ormazabalen senideenak adierazpenak jaso dituzte, Cho Oyun 2014an hildako mendizalea. Lan honek euskarazko film onenaren saria Bilbao Mendi Film Festival-en.

Gaurko emanaldia Dando vida a la muerte - Eriotzak garrantzia duelako jaialdiaren barruan sartzen da, eta emanaldiaren ondoren Iñaki Peña zuzendariarekin eta Izaskun Andonegirekin solasaldia izango da. 

Edukiera mugatua izango denez, dokumentala ikusi nahiko dutenek aurrez telefonoz deitu beharko dute 613 023 618 zenbakira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!